Zerga Hezkuntzako programaren ikasturtearen hasieran 193 ikastetxe daude inskribatuta. aurreko ikasturtean 8.778 ikaslek parte hartu zuten

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua Salón de Actos y escudo de Euskadi

Euskal Autonomia Erkidegoko 193 ikastetxe daude inskribatu jada Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek sustatutako Zerga Hezkuntzako Programan. Programa hori Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako Baterako Planaren barruan sartzen da, eta prebentzio-estrategiak garatzea du helburu. Estrategia horien bidez, eta hezkuntza-ingurunea baliatuta, zerga-kontzientziazio handiagoa sustatu nahi da adin txikietatik.

Ikasturte honetan (2024/2025), Ekonomiari eta Fiskalitateari buruzko programan izena emateko epea irekita dago ikastetxeetan. Programa zuzentzen zaie Lanbide Heziketako, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko bi mailetako ikasleei. Datorren ostegunean, urriaren 3an, Zerga Hezkuntzako Hitzarmenaren Jarraipen eta Kontrol Batzordearen bilera egingo da, datu horiek ikasturte hasierari begira parteka daitezen. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Ogasunetako ordezkariek parte hartuko dute.

  1. urtean abian jarri zen ekimen hori finkatu egin da ikasturte-ikasturtez, eta jarraipena izango du ikastetxeetan izan duen harrera onari esker. Izan ere, hasi zenetik, 50.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute programan. Duela zazpi urte, 132 ikastetxek estreinatu zuten programa, eta joan den ikasturtean (2023/2024) 260 ikastetxek parte hartu zuten (27 Araban, 137 Bizkaian eta 94 Gipuzkoan), guztira 8.755 ikaslek. Ikastetxe horietan egindako inkesta baten emaitzen arabera, urtetik urtera gainditzen dira espektatibak, eta joan den ikasturtean lortu zituen programak baloraziorik onenak. Nabarmendu behar da ikastetxeek gogobetetze handia erakutsi dutela erabilitako metodologiari dagokionez, eta hurrengo ikasturteetan errepikatzeko asmoa dutela. Gipuzkoa izan zen 2014an unitate didaktiko hori ezarri zuen lehen lurraldea, eta, ondoren, gainerako lurralde historikoetara zabaldu zen

Aurreko ikasturtean, programa euskaraz eman zen ikastetxeen % 68,85ean, gaztelaniaz % 24,23an eta elebidun gainerako % 6,92an. Era berean, ikastetxe gehienek programa DBHko 4. mailan lantzearen alde egin dute.

Unitate didaktikaren helburu nagusiak dira:

  1. a) Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea, ikasleek kontzientziazio fiskal handiagoa izan dezaten.
  2. b) Euskal sistema fiskalaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzea, eta bildutako diruarekin administrazioak egiten dituen zerbitzu publikoak zehaztea.
  3. c) Iruzur fiskala borrokatzearen garrantziari buruzko eztabaida soziala sustatzea, eta, kultura demokratiko batean, erantzukizun fiskala gizarte-bizikidetza eraikitzen duen balioetako bat dela aintzat hartzea, baita zerga-betebeharrak betebehar zibiko gisa identifikatzea ere.

Berrikuntza gisa, 2024/2025 ikasturtetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakasleek programan parte hartu izana egiaztatzeko ziurtagiria emango du, dedikazio handieneko prestakuntza-ibilbideak aukeratzen direnean.