Eusko Jaurlaritzak Arte Ederren Bilboko Museoa fundazioari dirulaguntza zuzena ematea onartu du

0

Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eskatuta, gaurko bileran onartu du Arte Ederren Bilboko Museoa fundazioari 166.667,00 euroko dirulaguntza zuzena ematea, inbertsioen aurrekontua finantzatzeko.

Arte Ederren Bilboko Fundazioaren Patronatuak 2023ko abenduan aurkeztutako Jarduketa Planaren arabera, 2024an egin beharreko inbertsioen kostua, guztira, 1.405.000,00 eurokoa da: ekipamendurako, 405.000,00 euro; funts artistikorako, 600.000,00 euro; eta Arteder, euskal artearen datu baserako, 400.000,00 euro.

Aurrekontu hori, Patronatuko kide diren hiru erakunde publikoen artean estali behar da: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiako Foru Aldundia eta Bilboko Udala. Hala, erakunde bakoitzak 468.334,00 euroko dirulaguntza eman behar dio 2024an Arte Ederren Bilboko fundazioari.

2023ko abenduan Arte Ederren Bilboko Museoa fundazioaren Patronatuak Jarduketa Plana onartu zuenean, EAE aurrekontuen proiektua onartuta zegoen eta, beraz, dirulaguntza zuzen hau bi zatitan banatu da: lehen zatia, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 25eko aginduaren bidez, 301.667,00 euro; eta, bigarren zatia, gaur onartu den ez ohiko dirulaguntza bitartez, 166.667,00 euro.