Gobernu Kontseiluak laguntza ekonomikoak sustatu ditu tokiko entitate eta erakundeentzat, baita merkataritza-sozietateentzat ere, immigrazioaren eta bizikidetzaren arloan teknikariak kontratatzeko eta jarduerak egiteko

0

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak eskatuta, Gobernu Kontseiluak bi agindu onartu ditu gaur. Agindu horien bidez, Jaurlaritzak tokiko erakundeentzako dirulaguntzen 2024ko deialdiak aktibatu ahal izango ditu, kulturarteko bizikidetzaren eta immigrazioaren arloko jarduerak egiteko eta arlo horretako teknikarien kontratazioari eusteko.

Bi ekintza horien bidez, jarraipena eman nahi zaio immigranteak integratzeko politiken esparruan azken urteotan egin den dirulaguntzen politikari. Politika hori tokiko entitateei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta dago.

Bi laguntza-lerrok izango dute jarraipena 2024an; hots:

  • Immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.
  • Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak immigrazioko teknikarien jarraipena kofinantzatzen du, baita euskal erakunde-sarean immigrazioaren errealitateari arreta handiagoa eta hobea ematen laguntzen duten jarduerak eta, oro har, kulturarteko bizikidetza bultzatzen duten esku-hartze sozialeko jarduerak ere.