B-WOMENIN Globalen 3. saioak kultura aniztasunak nazioarteko karreretanduen eragin eraldatzailea nabarmendu du

0
PRUEBA

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatutako B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren hirugarren jardunaldia jazo zen joan den asteazkenean, irailaren 25ean. . Oraingo honetan, Donostiako Gipuzkoako Bazkundea izan zen topaketa horretarako aukeratutako lekua. Enpresen nazioartekotzearen esparruan emakumeen presentzia indartzera bideratutako sei saioetako bat da.

Hirugarren topaketa horren helburu nagusiaemakumezko erreferenteak ikustaraztea izan zer, zehazki, nazioarteko mugikortasuna eskatzen duten eta hainbat kultura-ingurunetan lehen eskuko esperientziak dituzten posizioetako emakumeak.

Jardunaldian parte hartu zuten Irati Aguirrezabalak, Hach-eko proiektu estrategikoen managerrak; Leire Mancisidorrek, Stellum Capital-eko inbertsioen zuzendariak; Sonia Gonzalezek, Artecheko I+Gko bikaintasuneko managerrak; eta Tere Marcosek, Mondragoneko Garapen eta Mugikortasun Zuzendaritzako arduradunak. Guztiek beren esperientziak eta ibilbidean ikasitakoak partekatu zituzten.

Zehazki, hizlariek nazioarteko mugikortasuneko rolek aurrez aurre dituzten erronka espezifikoak aztertu zituzten mahai-inguru batean, hala nola kultura eta merkatu desberdinetara egokitzeko beharra, eta nola esperientzia horiek aberastu egiten duten erronka mota horiek beren gain hartzen dituztenen karrera. Mahai-ingurua Nadia Maestrok moderatu zuen, BasqueTrade-ko adimen lehiakorreko kudeatzaileak.

Nazioartekotzea arlo zorrotza izan daitekeela onartu arren, bat etorri ziren irtenbide egokiekin bizitza pertsonala eta profesionala uztartzea posible dela, “merezi duen esperientzia” izanik.

Hizlariak bat etorri ziren, halaber, bai erbesteratzea bai aberriratzea behar bezala kudeatzearen garrantzia azpimarratzean, eta prozesu horiek berregokitzapen pertsonala eta profesionala eskatzen dutela aitortu zuten.

Hirugarren saio horrek lehen bi jardunaldien ildoari jarraitu zion; maiatzean eta ekainean egin zituzten, eta, besteak beste, emakumeen lidergoa eta nazioartekotzea izan zituzten hizpide.

Saioak laugarren jardunaldiarekin jarraituko du urriaren 23an, Bilbon. Hitzordurako beste lau emakume inspiratzaile izango ditu, ingurune multikultural batean beharrezkoak diren soft skills eta konpetentzien garapenean sakontzeko.

Izena emateko epea zabalik dago jada, eta SPRIren agendaren bidez egin daiteke:

https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/3o-saioa-b-womenin-global-mundu-globala-aztertzea/ 

B-WomenIN