Aurtengo Jardunaldiaren gaia INTERSEKZIONALITATEA izango da
Donostia Gazteriak, Udaleko Berdintasun sailarekin batera, jarraitzen du indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldiaren antolaketarekin. Aurtengoa VII. edizioa da.
Indarkeria matxistak lantzean, ezinbestekoa da kategoria ezberdinak kontuan hartzea indarkeria matxistek hartzen dituzten forma ezberdinak ikusi ahal izateko. Helburua ez da indarkeria matxisten arteko mailaketa bat egitea, forma ezberdinak identifikatu ahal izateko gaitasuna eta begirada garatzea baizik.
Aurten ekimen ezberdinak izango ditugu. Gure nahia beti izan da entzundakoa gorpuztea eta adibide errealak, ahal den heinean, gurera gerturatzea. Zentzu honetan, aurtengo jardunaldia 2 egunetan garatuko da eta bertan hitzaldiak, mahai ingurua eta tailer ezberdinak izango ditugu. Eta eskaintza biribiltzeko, kultur emanaldi bat eskainiko dugu.
Jardunaldia azaroaren 5ean eta 14an izango da, 9: 00etatik 14: 00etara, Intxaurrondoko Kultur Etxean, eta azaroaren 15ean zuzeneko podcast saio batekin amaituko da.
Zeinentzako?
Batik bat, haurrekin eta nerabeekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago.
Izen ematea
– Jardunaldian parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango da esteka honen bidez. Sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukierak mugatuak direlako.
– Jardunaldiko egun bakoitzeko izen-emateak independenteak izango dira. Bi egunetan parte hartu nahi izanez gero, bi izen-emate egin beharko dira.
– Egun bakoitzean, hitzaldi edota mahai inguruaz gain, parte hartzaile bakoitzak tailer bakarrean izena eman beharko du. Aldibereko tailerrak baitira.
– Izena emateko epea urriaren 1etik 20ra da eta parte hartzaileak inskripzioaren hurrenkeraren arabera hautatuko dira.