Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua Pablo Bustinduy Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren ministroarekin elkartu da

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak lehenengo bilera instituzionala egin du gaur Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren ministroarekin Ministerioaren Madrilgo egoitzan.

Melgosak eta Bustinduyk, besteak beste, mendekotasunarekin, familiekin, pobreziarekin edo gizarte-zerbitzuekin, oro har, zerikusia duten gaiez hitz egin dute. Bileran egungo testuinguruak planteatzen dituen erronkak jorratu dituzte, eta erakunde bakoitzak dituen eskumenetatik, ahalik eta erantzunik onena nola eman ere aztertu dute.