- 136 espediente aurkeztu dira 10.561.756 litro ardo alkohol bihurtzeko
- Ardo beltzaren litroko 0,864 euro, Europar Batasunak markatutako ordainketa
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ardoaren sektorerako aparteko laguntzen 2024ko deialdia onartu du Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren babesean dauden ardoak destilatzeko. Guztira 136 espediente dira, eta laguntzetan 7.351.088,93 euro emango zaizkie. Eskatutakoak 10.561.756 litro dira eta emandakoak 8.508.830,24.
Ordaindutakoa, Europar Batasunak markatutako jarraibidearen arabera, ardo gorriarentzat litroko 0,86 eurokoa da, eta 5 eskaera-espediente bakarrik aurkeztu dira, eta ardo beltzarentzat 0,864 eurokoa. Destilatzeko kopuru handiena aurkeztu duenak 924.374 litrotarako aurkeztu du eta gutxien aurkeztu duenak 1.500 litrotarako.
2024ko ekainaren 27an argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ardoaren sektorerako aparteko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua ikurra duten ardoak destilatzeko. Egungo krisiak eta ardo gutxiago saltzeko aurreikuspenak eragin dute neurri hori.
Laguntza hauen onuradun izan daitezke EAEko Elikagaigintzako Industrien Erregistroan aktibo dagoen establezimenduren bat duten ardogintza-enpresak, betiere establezimendu aktibo horretan Errioxa JDKren babesean dagoen ardoa ekoizten badute eta horren zati bat Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak kontrolatu eta gainbegiratuta destilatu bada. Enpresek ez zuten egon behar krisiak jotako enpresatzat hartuta.
Orain, pertsona eta entitate onuradunek emandako laguntza onartu behar dute organo horren aurrean 15 eguneko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Epea amaitzen denean, pertsona onuradunak ez badio berariaz uko egin, onartu egin dela ulertuko da.