PRUEBA
«Izpiz izpi» lelopean eta Azpeitiko Ikasberri ikastolaren eskutik, atzo ospatu zen Kilometroak 2024. Antolatzaileen hitzetan, «aurreikusi bezala joan da jai eguna, bizipen zoragarria».
Euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza ardatz hartuta, milaka euskaltzale bildu ziren Azpeitian. Bertan egun osoko egitaraua antolatu zuten lau guneetan banatuta. Horrela, pertsona guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak egon ziren.
Datorren urtean Elgoibar Ikastolak izango du Kilometroak 2025 antolatzeko ardura.