Noël d´Anjou sailburua Panamako Kanpo Arazoetako ministroarekin bildu da, finantzaketa-estrategiak partekatze aldera

0

Noël d´Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburua Javier Martínez-Acha Panamako Kanpo Arazoetako ministroarekin bildu da, gaur arratsaldean, Bilbon, finantzaketa-estrategiak eta gaur egun horretarako dauden tresnak zuzen-zuzenean partekatze aldera. Topaketa instituzional horretan, d´Anjou sailburuak Martínez-Acha ministroari helarazi dio Eusko Jaurlaritzak autogobernu ekonomikoa eta finantzarioa indartzeko eta garatzeko duen konpromisoa, Euskadiko garapen ekonomikoa sendotzeko bide gisa.

Bilera horretan izan dira, halaber, Ander Caballero Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Ernesto Infante, Panamako enbaxadorea Espainian.