Amaia Barredok «Aguraingo Ganadu Feriaren esanahia eta balioa duela sei mende baino gehiagotik: gure gizartearen oinarrietako bat elikaduran eta landa-laborantzan» nabarmendu du

0
  • Ekoizpen-arraza garbien abeltzaintza-elkarteentzako laguntzetarako deialdia egin da, arraza horiek kontserbatu, hautatu, hobetu eta sustatzeko: 600.000 euro.
  • Abeltzaintzako lehiaketak antolatzeko eta horietan parte hartzeko, liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko eta abereen kalitate genetikoari edo errendimenduari buruzko probak egiteko gastuak diruz lagundu ahal izango dira.

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Aguraingo Ganadu Azokan eta Nekazaritzako Makinen Erakusketan izan da gaur goizean. Bertan nabarmendu duenez, «duela sei mende baino gehiagotik, 1395. urtetik, egiten den topaketa baten esanahia eta balioa; izan ere, bertan azaldutako ganadua gure gizartearen oinarrietako bat da landa-elikadurari eta -laborantzari dagokienez. Zoragarria da gure historia eta gure bizimoduak gordetzea «.

Agurainek joan den larunbatean hasi zituen jaiak, txupinazoarekin. Gainera, ETS´k kontzertua eman zuen San Juan enparantzan, Hondeamakinaren ondoan. Gaur astearteko ganadu feria 1.395 urtera urruntzen da, eta jaien aitzindaria da. Aurten, behi, ardi, zaldi, eta txerri-azienden 200 buru baino gehiago jarri dituzte erakusgai, eta era guztietako artisau-produktuak erosi ahal izango dira.

Hain zuzen ere, gaur Amaia Barredo´k zuzentzen duen sailak 2024´rako arraza garbien abeltzaintza-elkarteentzako laguntzak deitu ditu, arraza horiek kontserbatu, hautatu, hobetu eta sustatzeko. 2024ko ekitaldirako 600.000 euro bideratuko dira laguntza horiek finantzatzera. Abeltzaintzako lehiaketak antolatzeko eta horietan parte hartzeko, liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko eta abereen kalitate genetikoko edo errendimenduko probak egiteko gastuak diruz lagundu ahal izango dira.

Gaur, Agurainen, foru eta udal ordezkariekin batera, Barredok «Euskal Herriko mendiko zaldia» arrazako Euskadiko zaldi-aziendaren XV. lehiaketa morfologikoa, Artzain Gazten Lehiaketa Probintzialaren XXXVIII. edizioa eta behi-, txerri-, ahuntz- eta ardi-azienden eta nekazaritzako makineriaren erakusketak bisitatu ditu.