Dantzan BIlaka programaren 18.edizioa Artium Museoan amaituko da, hiru eguneko jardunaldian.

0

Urriaren 11, 12 eta 13an Artium Museoak jasoko du edizio hau, eta bertan sorkuntza koreografikoko prozesuak aurkeztuko dira zenbait formatutan ARTIUM MUSEOko espazioetan.

Hemezortzigarren edizio honetan Aitzol Iraolak, Alazne Lastra Crespok, Izaro Ieregi Gonzálezek, Maider G. Etxegibelek, Nagore Tamayo Goñik, Rebeca Barrosok eta Stefano Mattiellok urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte.

Gainera, Rosa Casado-ren eskutik, tailer ireki bat egongo da hiru egunetan, jarduera paralelo gisa (aldez aurretik izena emanda).

Dantza Bilakaren jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta azken jardunaldi hauetan amaitzen dira. Horretarako, honakoen laguntza izan dugu: Artium Museoa eta Azala Kreazio Espazioa.

DANTZAN BILAKA koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzaren emaitza da.

Informazio gehiago: www.dantzanbilaka.org