Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzei, arrazak kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, produkzioko arraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2024ko deialdia egiten duenari, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.

Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzera 600.000 euro bideratuko dira 2024ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak, liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak eta ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak.