Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministroarekin bildu da

0

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak bilera instituzionala izan du gaur Elma Saiz Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin. Bilerak ordubete baino ez du iraun, eta Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan izan da.

Melgosa sailburuak eta Saiz ministroak migrazio-politikak eta Euskadin dauden atzerritar jatorriko pertsona batzuen administrazio-egoera izan dituzte hizpide. Melgosak Espainiako Gobernuari berretsi dio estatuaren migrazio-errealitateari heldu behar zaiola, plangintza bat, balizko agertokien aurreikuspen bat, garatutako jarduerak ebaluatzeko aukera emango duten adierazle batzuk eta memoria ekonomiko bat barne hartuko dituen kontingentzia-plan batetik abiatuta.

Ildo beretik, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak Migraziorako Euskal Itun Soziala azaldu dio Saiz ministroari.