‘Nafarroako Intxaurra’ marka kolektiboa gehitu da Reyno Gourmetera 200 tona inguruko ekoizpenarekin

0

José Mari Aierdi, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak,’Nafarroako Intxaurra’ marka kolektiboaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Marka Reyno Gourmeten sartuko da duen kalitate bereziarengatik. Guztira 8 ekoizlek 200 tona inguruko ekoiztuko dituzte hasi berri den kanpaina honetan.

Iruñako Kasino Nagusian ospatutako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute halaber Natalia Bellostas INTIA sozietate publikoko zuzendari gerenteak eta Emilio Gurrea Asensio ‘Nafarroako Intxaurra Sustatzeko Elkartea’ko presidenteak, Kasino Nagusi Berrian ospatutako ekitaldian aurkezpena egiteko arduradunak izanik.

Bere mintzaldian zehar,  José Mari Aierdi Landa Garapeneko kontseilariak adierazi duenez, “marka kolektibo hau martxan jartzeak eta Reyno Gourmeten sartzeak aintzatespen estrategikoa dakarkio Nafarroako intxaurrari, gure lurrari lotutako produktua baita eta Foru Komunitate osoa hartzen baitu, lehorrekoa zein ureztatua, eta bultzada bat da haren kalitatea aitortzeko, kontsumitzailea sentsibilizatzeko eta Nafarroan zein Nafarroatik kanpo ezagutzera emateko”.

Bestalde, INTIAko zuzendari gerente Natalia Bellostasek azaldu duenez, “Nafarroako nekazaritzako elikagaien ekoizpen bereziak babesten dituzten marka kolektibo berrien garapenean lan egiten dugu. Produktu hauek nekazaritzako elikagaien ekoizpen bereziak babesten dituzte marka kolektibo berrien garapenean lan egiten dugu. Produktu hauek, besteak beste, ekoizpen mugatuagatik, egiazkotasunagatik, urtarokotasunagatik eta kontsumitzaileek asko estimatzen dituztelako nabarmentzen dira. Azken batean, Nafarroarentzat gastronomia- eta elikagai-ondarea dira. Behin marka horiek garatuta, Reyno Gourmet berme-markakoak izatera pasa daitezke; zigilu horrek Nafarroako kalitate bereziko nekazaritzako elikagaien kalitateko ekoizpenak babesten ditu”.

Azkenik, Emilio Gurrea Intxaurra Sustatzeko Nafarroako Elkarteko presidenteak produktu honen eta Foru Komunitatearen arteko lotura gogorarazi nahi izan du: Eskerrak eman nahi dizkiet Departamentuari eta INTIAri prozesu honetan guztian lagundu gaituztelako. Marka honen sorrera oso garrantzitsua da, ekoizleen intxaurra identifikatzeko beharra zegoelako, kalitate handiko intxaurra eta Nafarroakoa delako. Orain hori guztia azken kontsumitzaileari transmititu ahal izango zaio”.

200 tona inguruko ekoizpena

Nafarroak 307 hektarea intxaurrondo inguru ditu, 2023ko nekazaritza estatistikaren arabera, autokontsumoaren eta profesionalen artean, 424 tonako ekoizpen zenbatetsi batekin.
Une honetan, Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi nekazari ureztatzailek osatzen dute marka berria, guztira 96 hektarea izanik (Nafarroako intxaurren azalera osoaren heren bat inguru). Bere ekoizpena 200 tona ingurukoa da, Nafarroako ekoizpen osoaren % 46.

Horrela, hastear dagoen kanpainan ‘Nuez de Navarra / Nafarroako Intxaurra’k merkaturatuko dituen nekazaritza-ustiategiak ondorengoak dira: ‘Nuez de Arizala’ Aritzalan; ‘Aitacayo SL’, Artaxoan; José Antonio Chocarro, Berbintzanan; ‘Nueces Valle Arga’, Faltzesen; ‘Nueces de Oteiza’, Oteiza de la Solanan; ‘Nueces de Navarra’, Errezun; eta ‘Benitoren’ eta ‘Monte Sesma’, Sesman.

‘Nafarroako Intxaurraren’ ezaugarri nagusiak

‘Nafarroako Intxaurra’ren lurralde-eremuak Foru Komunitate osoa hartzen du, lehorreko laborantzarako nahiz ureztatzeko laborantzarako, eta Nafarroan intxaurrak ekoizten dituen pertsona ororentzako irekita dago.

Heldutasun-egoera ezin hobean bildutako intxaurrak dira, eta azkar egokitzen dira beren zapore eta ezaugarri elikagarri guztiak mantentzeko. Ontziratzea ere nekazariek egiten dute beren instalazioetan. Hau da, ekoizleek prozesu osoa kontrolatzen dute, ustiategitik saltokiraino. Egiten jakitea, produktuan nabaritzen da eta merkatuan ‘Nafarroako Intxaurra’ logoarekin identifikatzen da.

‘Nuez de Navarra / Nafarroako Intxaurra’ gisa merkaturatu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dituzte, eta kanpoko erakunde batek kontrolatu eta ziurtatu behar ditu.

Horrela, Nafarroan ekoizleek berek ekoitzi eta egokitu behar dituzte; lurraldeari egokitutako barietatearekin; uzta heldutasun-unerik onenean egiten da, erdiko trenkadak kolore marroia hartzen duenean; rueznoaren azala kentzeko edo garbitzeko, ezingo da erabili produktu kimikorik, ura bakarrik; garbitu eta hurrengo 48 orduetan hasten da lehortzen, gehienez ere; 28 milimetrotik gorako diametroko neurria izan behar du; azken uztan bildu behar da, eta inoiz ezin dira izan aurreko kanpainetan soberan egon diren intxaurrak, bere freskotasuna hala nola kalitate organoleptikoa ziurtatzeko; eta haien kontrolak eskatzen denarekin bat ez datozen intxaurren gutxieneko ehunekoa ziurtatzen du (% 10etik beherakoa).

Bi urte baino gehiagoko prozesua

‘Nuez de Navarra / Nafarroako Intxaurra’ sortzeko prozesua 2022ko apirilean hasi zen, Foru Gobernuko Landa Garapenerako Departamentuak eta INTIA sozietate publikoak deitutako informazio-bilera batekin, Nafarroan ekoitzitako elikagai hori bereizteko eta marka kolektibo bat sortzeko aukera ezagutzeko interesa duten ekoizpenei zuzenduta.

Hala, urte horretan bertan, abenduan, “Nafarroako Intxaurra sustatzeko elkartea” inskribatu zen elkarteen erregistroan. Eta, hamar hilabeteko lanaren ondoren, 2023ko otsailaren 15ean onartu ziren marka erabiltzeko bete beharreko arauak ezartzen dituen erregelamenduaren azken aldaketak, eta Patente eta Marken Espainiako Bulegoan inskribatzeko eskatu zen. Azken inskripzioa iazko abenduan egin zen.

Horrela, markak intxaur lehorra babesten du oskolarekin eta hortik eratorritako produktuekin, esaterako intxaur zuritua, garranpinatuak, intxaurretan oinarritutako edariak, intxaur estaliak zein produktu hori duten pastelgintzako prestakinak, nahiz eta hasiera batean oskoldun eta zuritutako intxaurra baino ez den merkaturatuko.