Ostegun Ekintzaileak Artomañan: Bihurtu zure sormena zure aliatu

0

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein den sormenaren zeregina ekintzaile zaren aldetik? Bada, horixe izango da gai nagusia Kabia komunitatearen hurrengo topaketan, eta sormena eta lotura jarriko ditugu bertan.

Sormenak, berrikuntza bultzatzeaz gain, ustekabeko aldaketetara erresilientzia handiagoz egokitzeko, arazoak eraginkortasun handiagoz konpontzeko eta desberdindu zaitzaketen aukera berriak aurkitzeko aukera ematen dizu.

Nolakoa izango litzateke zure negozioa zure erronka handienei sormenezko irtenbideak aurkitu ahal izango bazenizkie? Zein azkar hazi zintezke zure sormena ahalik eta gehien aprobetxatzen jakingo bazenu? Zure sormen-ahalmen guztia erabiltzen ari zara merkatuan bereizteko?

Alejandro Masferrer-en eskutik, benetakotasunean eta sormenean oinarritutako ekipoen coach-a. Aholkulari independentea da 2016tik, eta Ogilvy, BBVA, adidas, Dyson eta Typeform enpresetako taldeekin egiten du lan. “Diseño de Proceso Creativos” (GG, 2019) liburuaren egilea ere bada. Liburu horretan, metodologia propioa garatzen du, taldeei beren lan-prozesuei forma eta bizkortasuna ematen laguntzeko.

Zer ikasiko duzu?

  • Ulertzea zure ikuspegia erronkak konpontzeko:Ezagutu nola heltzen diezun arazoei eta nola optimiza dezakezun zure prozesua konponbide eraginkorragoak aurkitzeko.
  • Zure sormena sustatzea: Ikasi proiektuetan ematen duzuna identifikatzen eta maximizatzen, eraginkorrago eta moldakorrago bihurtuz.
  • Sormen-prozesuak zure neurrira diseinatzea:Zure sortze-prozesua egituratzen irakatsiko dizugu, zure proiektuen erronketara azkar egokitu ahal izateko.

Tailer honek, tresna praktikoak eskaintzeaz gain, beste ekintzaile batzuekin ere konektatuko zaitu. Ekintzaile horiek, zuk bezala, elkarrekin sortu eta proiektuak hurrengo mailara eraman nahi dituzte.

Reserbatu zure plaza HEMEN

Urriaren 17an Osteguna
 09:30etatik 14:00etara SAIOA Alex Masferrer eskutik

14:15-15:15  TXAKOLIN KATA – ARTOMAÑA TXAKOLINDEGIAn
(Artomañan, Amurrio, Araba)