Zarauzko Hiribusaren ibilbide berriak

0
PRUEBA

Aurreikusia zegoen bezala, astelehen honetan, urriaren 7an, Zarauzko Hiribusaren ibilbide berriak martxan jarri dira. Ibilbide horien helburua da herria jasaten ari den eraldaketara era egokian moldatzea eta zerbitzu publiko horretaz gozatu nahi duten herritar guztiei irtenbide eta zerbitzurik onena ematen jarraitzea. Era berean, etorkizuneko zerbitzua hobetzen jarraitu ahal izateko, aurrerapen teknologikoak txertatuko dira, zerbitzuaren erabilerari buruzko informazio gehiago izateko eta, beraz, zerbitzuaren eraginkortasunaren alde lan egiten jarraitzeko.

“Zarauzko Hiribusa erreferentziazko zerbitzua da zarauztarrentzat, urteko 185.000-190.000 bidai inguruko zifrara iritsiz. Era honetan, Gipuzkoako tamaina bereko beste udalerriekin alderatuz garraio publikoko zerbitzu hau gehien erabiltzen dutenen artean kokatzen da Zarautz”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Bestalde, laster zerbitzuan jarriko dira Zarauzko Mugikortasun Astean aurkeztutako hiru autobus % 100 elektriko berriak, martxan jarri aurreko azken berrikuspena egin eta Astiko aparkalekuko kargagailu-guneko obra-amaierako ziurtagiriak lortu arte.