PRUEBA
Zarauzko Udalak Vista Alegre auzoan kokatzen den Aranzadi parkean baranda berriak jarri ditu. Eskuhartze honen baitan, aurrez zeuden baranda guztiak kendu eta berriak jarri dira. Guztira, 60 metro lineal baranda ordezkatu dira.
OSTOLAZA TALLERRA arduratu da barandaren sorkuntzaz eta instalazioaz eta kostua 20.607,51 eurokoa (BEZ barne) izan da.