eLankidetzak bederetzi GGKE lagunduko ditu genero desberdintasunak ezabatzen

0

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 9 GKKE lagunduko ditu erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko. Guztira, hainbat fasetarako 294.533 euro izango dira.

eLankidetzak urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan.

Laguntza jasoko duten erakundeen artean, Intered Fundazioak, medicusmundi Bizkaiak, Gurutze Gorriak, Emaus fundaziak, Entretanto Entretente Bitartean Jolasean elkarteak eta Soziolinguistika Klusterrak generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko baliatuko dute; Setem Hego-Haizeak, Etiopia Utopia fundazioak eta UN Etxeak planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute.

Aipatzeko da, plan horiek ezartzen direnenean aurreikusten direla honako gaien inguruko jarduerak: boluntariotzan sortzen diren genero estereotipo eta rolenak, arrazakeriaren aurkakoak, zaintzak edo indakeria matxista eta LGTBIfobikoa, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza 2009an hasi zen, GGKEetan genero-berdintasunaren aldeko prozesuak bultzatzen. Orain arte, 51 erakunderen 80 proposamen aurkeztu dira.