Automobilgintzaren sektorerako konpromiso politikoa, instituzionala eta aurrekontukoa eskatu du Bruselan Chivite Lehendakariak

0
PRUEBA

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak “konpromiso politikoa, instituzionala eta aurrekontukoa” eskatu die gaur Europako erakundeei, automobilgintzaren sektorea trantsizio-garaian izateagatik. Lehendakariak Europako Parlamentuan, Bruselan, egin du erreklamazio hori, Automobilgintzako Eskualdeko Aliantzak (ARA) egindako gosari politikoan. Gainera, Europako proiektu komun baten aldeko apustua azpimarratu nahi izan du, “eskualdeen espezifikotasuna inoiz galdu gabe”.