Mikel Jauregi: «Positibotzat jotzen dugu Talgori buruzko aurkeztutako interes-gutun ofiziala, eta Eusko Jaurlaritza prest dago operazioan laguntzeko»

0

Mikel Jauregi Industria sailburuak Talgori buruzko operazioa baloratu du:

«Talgo osorik edo zati batean erosteko industria-ibilbide egiaztatua duen euskal enpresaburu batek interes-gutun ofizial bat aurkeztea positibotzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzatik.

Prozesua oraindik atariko fasean badago ere, Jaurlaritza prest dago operazioaren alde egiteko. Guretzat ezinbestekoa izango litzateke industria-proiektu sendoa eta etorkizunekoa izatea, Euskadin Talgo enpresa eta industria-enplegua errotzen lagunduko duena.

Baldintza horiek betetzen badira, prest egongo ginateke Eusko Jaurlaritzatik operazioan laguntzeko. Une honetan lehentasuna da patxadaz eta diskrezioz lan egitea».