Gaur egungo ioi-litiozko bateriek nolabaiteko konpresio-maila behar dute funtzionamendurako. Baina egungo kudeaketa mekanikoa ez da prentsaketa hori eta haren bilakaera kontrolatzeko gai, eta horrek eragin negatiboa du haien karga-gaitasunean eta gelditzen zaien balio-bizitzan.
Battbeltek barne-presioaren eta haren bilakaeraren kontrol hobea ahalbidetzen du errendimendu hobea lortzeko. Horretarako, material adimendun superelastikoen ustiaketa erabiltzen da. Era honetara, % 30eko iraupen gehigarria duten bateriak eta dentsitate bolumetrikoaren % 5eko hobekuntza lortzen dira, egungo irtenbideekiko kostu gehigarririk gabe.
Tagline: Litiozko baterien errendimendua hobetu eta haien bizitza baliagarria luzatzen duen konpresio-sistema berria.
Finantzaketa-beharrak:
1,4 M€ – GUZTIZKO ERABILERAK (2024-2026). Dirulaguntza eta maileguetan gutxienez 0,4 M€ lortzea espero da.
Beharrak: inbertsioak, langileak eta eragiketa-gastuak, marketin eta BTV memorian zehaztutako I+G.
Technology Readiness Level TRL5 baliozkotua. 2025eko abenduan TRL 7 frogatzea aurreikusita
Venture Readiness Level TRL5 baliozkotua. 2025eko abenduan TRL 7 frogatzea aurreikusita
Merkatua
Ioi-litio baterien merkatua. Sektoreak: automobilgintza eta biltegiratze egonkorra, ziklo eraginkorrak eta dentsitate energetikoa handitzeko eta kostuak txikitzeko duten beharra dela eta, gero eta iraupen handiagoko bermea duten produktuak eskaini ahal izateko. Balizko bezeroak: Fagor Ederlan, CEF, Battera, Cegasa, Nomad, Akasol, Solitek, ABB, BMZ.
Technology tags
Li-Ion Batteries Compression System (EV) Electromobility (ESS) Energy Storage Systems
Negozio-eredua
Bezeroa B2B. Bateria-fabrikatzaileei salmentak
Diru-sarrera eredua Hibridoa: produktu-salmenta + lizentzia-akordioak
Proiektuaren beharrak
Honakoekin konektatu nahi du… Produktuari teknologia aplikatuta TRL 7ra igotzeko enpresak
Ikusi lan-eskaintzaren profila