Gaur egun, produktu terapeutiko aurreratuen erabileraren eraginkortasuna eta kostua protokoloak betetzeko erabili beharreko kontsumigarriek (biltegiratzea, garraioa eta pazientearentzako dosifikazioa) mugatzen dute.
CRIOKEEPek gailu suntsikor bakar batean funtzio hauek biltzen dituen irtenbidea eskaintzen du: produktu terapeutiko baten kriogenizatzea, garraioa eta pazientearentzako dosifikazioa. Honela, prozesu kopurua murrizten da. Era honetara, kutsatze-arriskua, lagin-galera eta kontralaginaren trazabilitate-galera ezabatzen da…
Proiektua medikuntza pertsonalizatuko terapia aurreratuen (zelularrak, genikoak…) erabilerara dago bideratua, eta Leartiker eta CUN zentroek elkarlanean garatu, probatu eta patentatutako produktuan oinarritzen da. Elkarlan hori abantaila da lehiakortasunaren aldetik.
Tagline: Pazientearentzat produktu terapeutiko baten kriogenizatze-, garraio- eta dosifikazio-gailua.
Finantzaketa-beharrak:
CEO kontratazioa: 65.000 €/urte
Fabrikatze-prozesuen garapena: 45.000 € (Leartikerren babesa kanpo)
Ziurtagiri-gastuak (CE marka): 120.000 € (Leartiker eta CUNen babesa kanpo)
Produkzio eta komertzio ekintza-planen hedapen-gastuak: 22.000 € (Leartikerren babesa kanpo)
Produktu-gamen (moldeak) handitze-etapako gastuak: 23.000 € (Leartikerren babesa kanpo).
Technology Readiness Level TRL4-TRL5
Venture Readiness Level BRL2
Merkatua
1. fasea: Terapia zelularra eta medikuntza birsortzaileko unitateak (Ospitaleak)
2. fasea: Medikuntza-banatzaileak
Technology tags
deep tech
Negozio-eredua
Bezeroa B2B/B2C
Diru-sarrera eredua Produktu-salmenta
Proiektuaren beharrak
Honakoekin konektatu nahi du… Inbertitzaileak, adituak (CE ziurtagiria) eta aholkulariak (roadmap eta trakzioa)
Ikusi lan-eskaintzaren profila