Global Innovation Day-ren 13. ekiltaldiak 6 kasu praktikoren bitartez euskal gizartea eta enpresa sarea AA-ren bidez nola aldatzen ari den erakutsiko du

0
PRUEBA
  • Aukeratutako kasuak honako erakunde hauek sustatu dituzte: Ariadna Grid ETEa, Eroski elikagai-banaketako kooperatiba, Aita Menni Ahizpa Ospitalariak eta Santa Marina ospitalea osasun-zentroak, Tekniker ikerketa- eta teknologia-gunea eta TREBE Language Technologies startupa.
  • Jarduera berri gisa, aurtengo edizioan unibertsitateko eta LHko 125 ikasleren eta AAko 20 proiektu berritazileren arduradunen artean, 15:30etik aurrera atarian; ekitaldi nagusia, berriz, 18:00etan egingo da entzunaretoan

Azaroaren 4an Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bibaon egingo da Global Innovation Day ekitaldiaren 13. edizioa. Euskal berrikuntzaren ekitaldi entzutetsuak aurten fokua jarriko du adimen artifizialean eta AA sortzailean; izan ere, inpaktu handiko garapena sustatzen ari da gizartearen alderdi guztietan.

Ekitaldia Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du eta dagoeneko Euskadiko abangoardiako berrikuntza hedatzeko erreferentea izateaz gain, berrikuntzaren ekosistemarako elkartze-puntu bat ere bada.

Edizioaren gaia adimen artifiziala da, bereziki, alderdi generatiboa. Horrek agerian uzten du teknologia horrek motor eraldatzaile gisa duen protagonismoa, eta gero eta eragin ikusgarriagoa duela Euskadiko enpresa‑sarean eta gizartean.

Bilakaera izugarri hori islatzeko, Global Innovation Day ekitaldian inpaktu handia duten sei kasu praktiko aztertuko dira, sektore desberdinetako euskal erakundeen eskutik.

Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundeek bermatu eta berrikusi dituzte kasuak, biak baitira Innobasqueko kide eta Global Innovation Day ekimenean parte hartzen dute:

-Aita Menni Ahizpa Ospitalariak: osasun mentalean, desgaitasun intelektualean, neurorrehabilitazioan eta adineko pertsonetan espezializatutako zentroek AAn oinarritutako bideo-analitikako sistemaren proiektu bat garatu du, pazienteen arreta hobetzeko.

-Ariadna Grid: familiarteko ETE hau Amorebieta-Etxanon kokatuta dagoena eta banaketa elektrikorako soluzioak garatzen dituena manipulatutako kontagailuak automatikoki detektatzeko sistema bat sortu du.

-Eroski Taldea: egoitza Elorrion duen banaketa kooperatibak bezeroen erosketa-esperientzia hobetu du AA sortzailearekin garatutako laguntzaile birtual baten bidez.

-Santa Marina Ospitalea eta Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua: Bilboko ospitalea eta Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua ebaluazio- eta berridazketa-prozesu sistematiko bat martxan jarri dute, baimen informaturako dokumentuen irakurgarritasuna hobetzeko.

-Tekniker: Eibarren kokatuta dagoen teknologia-guneak “deep learning”-aren bidez makina mugikorrentzako segurtasun-sistema aurreratu bat garatu du, pertsonak detektatzeko eta eraikuntza-testuinguruetan interakzioa izateko gai dena.

-TREBE Language Technologies: Donostiako startup hau Vicomtechen esparruan sortu zen eta euskaraz, galegoz edo katalanez denbora errealean ahotsa itzuli eta transkribatzeko gai den lehenengo plataforma sortu du.

Aurkezpen horietan parte hartzeaz gain, arduradunek beren proiektuak azalduko dituzte, hasierako ideiatik hasi eta abian jarri zituzten arte. Gainera, Global Innovation Day ekitaldiaren programak berriz ere aukera emango die bertaratuei bi buru argiren arteko elkarrizketa inspiratzailea eta AAri eta haren irismenari buruzko dibulgaziozko hitzaldiak ikusteko.

Jarduera berri gisa, aurten euskal berrikuntzaren hitzordu handiak unibertsitateko eta LHko 125 ikasle eta 20 proiektu berritzaileren arduradunak elkartuko ditu. Jarduera 15:30etik 17:30era egingo da Azkuna Zentroa – Alhóndigako atarian; ekitaldi nagusia, berriz, 18:00etan egingo da entzunaretoan.

Dagoeneko izena eman daiteke esteka honetan, eta epea irekita egongo da edukiera bete arte.