Makby: medikuntza birsortzailerako 3D bioinprimatze-softwarea

0

Makbyren helburua hurrengo belaunaldiko 3D bioinprimatzerako plataforma / softwarea eskaintzea da. Haren interfaze intuitibo eta erabilerrazak 2D eta 3D eraikuntzen diseinu eta integrazioa errazten du, eta hainbat inprimatze eta biomaterial-teknologia konbinatzen ditu era orekatuan.

Plataformak eraikuntza biologiko konplexuen inprimatzea hobetzen lagunduko du, eta aurrerapen teknologikoa ekarriko du egun geldituta dagoen ehun artifizialen ingeniaritza arlora. Software zabalduta dago jada zenbait unibertsitate nazional eta nazioartekoetara.

Tagline: Ez dadila softwarea eragozpen izan zure ikerketan. Makby, 3D bioinprimatze-softwareetarako “golden standard”.

Finantzaketa-beharrak: 300.000 euro (€) inguru. Dirua lehenbiziko bi urteetako gastuak ordaintzeko erabiliko da, softwarearen baliozkotzea eta merkaturatzea sartzen dira hor barnean.

Technology Readiness Level TRL-8

Venture Readiness Level Trakzioa – BRL5

Merkatua

Makbyren merkatuak hiru segmentu hartzen ditu: medikuntza birsortzaileko abangoardiako alorretan diharduten talde akademikoak, farmakoen garapenerako enpresa farmazeutikoei zerbitzuak eskaintzen dizkieten kontratuzko ikerketa-erakundeak (CRO), eta enpresa farmazeutikoak berak.

Technology tags

3D Technologies adimen artifiziala nanotech machine learning Medikuntza birsortzailea

Negozio-eredua

Bezeroa B2C / B2B

Diru-sarrera eredua Software-salmenta / Software-lizentziak

Proiektuaren beharrak

Honakoekin konektatu nahi du… Inbertitzaileak, Profilen bilaketa

Ikusi lan-eskaintzaren profila

Sustatzailea

Makby