Mikel Jauregi sailburua SEA – Arabako Enpresen Elkarteko ordezkariekin bildu da

0

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua SEA – Arabako Enpresen Elkartean izan da, non Juan Antonio Sánchez Cordero presidenteak harrera egin dion. Haiekin batera, Andoitz Korta Industria sailburuordea, Marta Barredo SEAko lehendakariordea eta Juan Ugarte SEAko zuzendari nagusia ere izan dira.

SEAren Gasteizko egoitzan egindako bileran, aukera izan dute EAEko enpresen testuinguru globalaren eta gaurkotasun ekonomikoaren azterketa partekatzeko. Era berean, Arabako lurralde historikoko enpresek dituzten etorkizuneko aukerei eta erronkei buruz hitz egiteko aukera ere izan dute.