ZINEBIk 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu 66. edizioan

0
  • Azaroaren 8an Arriaga Antzokian hasiko den Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Ohorezko Mikeldi bana emango die Laura Poitras zinemagile estatubatuarrari eta José Luis Alcaine argazki-zuzendariari..
  • Sail Ofizialak 60 film hartuko ditu: 9 film luze eta 51 film labur. Horietatik 59k Bilbon izango dute estreinaldia Estatuan. Bederatzi opera prima programatu dira, eta horietako bat — «Itoiz udako sesioak» — Gijongo Zinemaldiarekin partekatutako mundu mailako estreinaldia izango da. Tamara García, Iratxe Fresneda edo Andrés Juradoren azken lanak ikusi ahal izango dira.
  • Beautiful Docs sailak hartuko du Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi duen eta Albert Serra zuzendariak aurkeztuko duen «Tardes de soledad» filma. Elena López Riera, Dora García, Pello Gutiérrez, Alejandro Alvarado eta Concha Barqueroren azken lanak ere ikusiko dira.
  • ZINEBIk Montxo Armendarizen «Tasio»-ren bertsio zaharberritua hartuko du eta «Carboneros de Navarra!”. Imanol Uriberen «Mikelen heriotza» filmaren 40. urteurrena ere ospatuko da.

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 66. edizioari hasiera emango dio azaroaren 8an, ostirala, Arriaga Antzokian 19:30etik aurrera egingo den inaugurazio-galarekin. Jaialdia azaroaren 15era arte luzatuko da, orduan amaiera ekitaldia eta sari-banaketa egingo baitira. Hirugarren edizioz, bi galak La Dramática Errantek (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzenduak izango dira.

ZINEBI 66ren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.

ZINEBIren 66. edizioak 44 herrialdetako 132 film hartuko ditu: 103 film labur (gehienez 30 minutu), 3 film ertain (30 eta 60 minutu artean) eta 26 film luze (60 minutu baino gehiago irauten dute). 132 filmak 75 emakumezko eta 74 gizonezkok zuzendu dituzte. Aurkeztutako filmen erdiak baino gehiago Estatuan estreinatu dira, eta erdiak baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte. Gainera, 59 film euskal ekoizpenekoak dira: 51 film labur, metraje ertaineko film bat eta 7 film luze.

Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak bi ataletan banatzen dira: Sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk.

Lehen atalean, SAIL OFIZIALEAN, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF – ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Lehiaketa sartzen dira, errealizadore berrien lehen film luzeei eskainia.

Bigarrenean, BESTE PROIEKZIO BATZUK: Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama atala, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen lehiarik gabeko erakusketa; Bertoko Begiradak – Euskadiko Begiradak saila, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatua eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktore, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzendua; baita beste saio berezi batzuk ere.

Informazio gehiago