Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia

0

Agindu honen xedea da dedikazio esklusiboarekin ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+B zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikerketa-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.

Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo baita, edo, bestela, goi-mailako lotura eta trukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programak bi modalitate ditu:

  • A modalitatea: ikertzaile seniorren mugikortasuna, langile iraunkorrei zuzendua.
  • B modalitatea: ikertzaile juniorren mugikortasuna, langile ez-iraunkorrei zuzendua. Modalitate honetan, eskatzaileak finkatze-bidean dauden irakasle eta/edo ikertzaileen plaza batean egon beharko dira.

Zehazki, honako programa edo kategoria hauetako langileak onartuko dira: Ikerbasque Research Fellow programa, irakasle Doktore Laguntzaileak, irakasle laguntzaileak, Ramón y Cajal programa, Juan de la Cierva programa, Miguel Servet programa.