Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen deialdia egin du

0

“Lehiatu Sustapena” programak 700.000 euro bideratuko ditu horretara.

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko “Lehiatu Sustapena” programako laguntzen deialdiaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Guztira 700.000 euro bideratuko dira laguntza horietara.

Laguntzen onuradunek nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izan behar dute, eta mikroenpresetan, enpresa txiki edo ertainetan edo enpresa handietan egon behar dute sartuta. Kontseilu Arautzaileek ere eskuratu ahal izango dituzte laguntza horiek.

Laguntzak honako ehunekoen arabera banatuko dira: laguntzaren % 50 diruz lagundu daitezkeen ekintzak ETEek, Esportazio Partzuergoek edo Kontseilu Arautzaileek egiten dituztenean, kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak edo lehengaiaren % 70 Euskal Autonomia Erkidegokoa duten produktuak sustatzeko programa baten bidez.

Laguntzaren % 30 gainerako onuradun-mota guztientzat. Deialdi honetan, LEHIATU SUSTAPENA laguntza-lerroa elikagaien eta edarien industria osoari zuzenduta dago.