Ikerbasqueren karrera zientifikoan zubi bat ezartzeko eta, ondoren, ikertzaile seniorren goi-mailako kategorian sartzeko (Research Professors, adibidez), Ikerbasquek Ikerbasque Research Associates programa jarri zuen abian 2016an. Research Associates programa berri honekin, Euskadin ikertzaile gazteentzat karrera zientifikoa garatzeko proposamen integral bati erantzuten zaio, baldintza jakin batzuetan unibertsitate edo ikerketa-zentro batean kontratu egonkor bat lor baitezakete Ikerbasque programaren barruan.
Ikerketa Zuzendaritzak, 1.700.000 euroko zuzeneko laguntzaren bidez, 55 Ikerbasque Research Associates finantzatzen lagundu nahi du, hain zuzen ere Ikerbasque Research Fellow kategoriatik Ikerbasqueren barne-sustapena egin duten pertsonak.