Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du Gasteizko c eraberritzeko proiektuaren idazketa

0
  • Eraikin horretan kokatuko dira, Zuzenean, Herritarren Arretarako Zerbitzuaren egoitza berria eta zenbait lurralde zerbitzu
  • Eraikinaren berritzearen eta zerbitzuen bateratzearen helburu nagusia da herritarrei erantzun eta arreta hobea ematea

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak legealdirako helburu estrategiko gisa ezarri du administrazio hurbilago eta eraginkorragoa bultzatzea eta herritarren arreta hobetzea, arreta integrala, zentralizatua eta kanal anitzekoa eskaintzeko.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Arka eraikina erosi zuen 2023 urte amaieran, espazio berean Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Zuzenean zerbitzua, eta gaur egun hainbat eraikinetan banatuta dauden Eusko Jaurlaritzaren lurralde-zerbitzu gehienak bateratzeko: Etxebizitza eta Garraioak, Garapen Ekonomikoa, Hezkuntza eta Habe, besteak beste.

5.800 m2 baino gehiagoko azalera duen eraikin hau, Fernando Chueca-Goitia arkitektoak eraiki zuen; hiriburuko eraikin enblematikoetako bat da eta erdigunean dago kokatuta, San Prudentzio kalearen eta Arka kalearen arteko izkinan, Juan Jose Eguizabalen «Ibiltaria» eskulturaren ondoan. Zerbitzuak eremu berean bateratuz, herritarrei erantzun hobea eman nahi zaie, irisgarritasuna hobetu nahi da eta, batez ere, eskainitako arreta hobetu.

Obra bi fasetan

Eusko Jaurlaritzak lehiaketara atera du Gasteizko Arka eraikina birmoldatzeko proiektuaren idazketa, 750.000 euroko aurrekontuarekin. Proposamenak azaroaren18ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Proiektuak bi fase aurreikusi behar ditu, obra bi zatitan banatu eta gauzatuko baita: beheko solairuan kokatuko dira herritarrei arreta emateko zerbitzu eta guneak, eta gainerako solairuetan administrazio-bulegoak egongo dira. Beraz, lehenengo fasean, beheko solairua birmoldatuko da, Zuzenean,  Herritarren Arretarako Zerbitzua eskaintzeko eta bigarren fasean, gainerako solairuen obra egingo da, beheko solairua jada erabilgarri dagoela.

Proiektuaren idazketa amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzak eraikina eraberritzeko lanak esleituko ditu.  Obra osoaren inbertsio aurreikuspena 12 milioi eurokoa da, baina aurrekontuak aldaketak izan ditzake, egikaritze-proiektuaren arabera. Adierazi bezala, lanak bi fasetan egingo dira, eta lehenik eta behin, beheko solairua eraberrituko da, Zuzenean, Herritarren Arretara Zerbitzuaren egoitza berria bertan kokatzeko. 2026 urte amaierarako erabilgarri egotea aurreikusten da.