‘Giza liburutegiak’ Nafarroako zazpi udalherritan

0

Nafarroako Gobernuak, ‘Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak’ programaren bitartez (Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Liburutegi Zerbitzua eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzua lankidetzan), ‘Giza Liburutegien’ ziklo bat antolatu du Nafarroako udalerrietako liburutegietan. Datozen asteetan, Cintruenigo, Cortes, Iruña (San Frantzisko liburutegia), Zizur Nagusia, Etxarri Aranatz eta Mendabia izango dira ekimen hau jasoko duten udalerriak. Erriberriko liburutegian hilaren hasieran egin zen lehenengo saioa.

«Lo desconocido/Ezezaguna» izenburupean, kontatu beharreko istorio bat duten pertsonen eta istorio horiek entzun, ezagutu eta partekatu nahi dituztenekin hitz egin nahi duten pertsonen arteko topaketak proposatzen ditu programak lehen aldiz. Bizitza esaten diogun abentura honen maisu eta maistra bihurtzen dituen historiadun pertsonak izan ohi dira ‘giza liburuak’. «Lo desconocido/Ezezaguna» jardueraren helburua topaketa sustatzea eta diskriminazioa gutxitzea da, desberdintasuna ospatuz eta pertsonekiko elkarrizketa, tolerantzia eta errespetua sustatuz, aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jarriz eta gizarte-kohesioa sendotzen lagunduz. Beren istorioak partekatzen dituzten pertsonak udalerri berekoak edo inguruetakoak izango dira.

Parte hartu nahi dutenek aipatutako udalerrietako liburutegietan bertan edo 848 426 048 telefonora deituta izango dute informazio guztia.