Mutur Beltz: Berrikuntza eta Kultura ereiten Karrantzako Artilearen eskutik

0
Bizkaiko Karrantza Haranaren bihotzean, Mutur Beltz Karrantzako ardiaren zaintzan eta artzaintzaren artean erreferente gisa finkatu da. Proiektu honek bertako artile ekoizpena biziberritzea lortu du, eta, aldi berean, haranako kultur aberastasuna nazioarteko arte garaikidearen eszenara eraman du.
Hamar urteko lanaren ondoren, Mutur Beltzek harritzen jarraitzen du espero baino haratago doazen ekimenekin. Bere azken proiektuetako bat BLUCHER MUTUR ZAPATAK merkaturatzea izan da, “online dendan soilik eskuragarri dauden zapata bakarrak”: www.muturbeltz.com

Zapata pare bakoitzarekin, bertako abeltzaintza babesten da eta komunitatearen ingurumen eta ekonomia-jasangarritasunean laguntzen da.

Zaindu, Sortu, Parte hartu
Mutur Beltz marka komertziala Karrantza Haranean tokiko dinamizazio proiektu baten emaitza da. Ekoizpenei zentzua ematea, pertsonekiko, animaliekiko eta ama lurrarekiko errespetatuz. “Antzinako jakintzak bizirik mantentzea eta gure garaikidetasunera egokitzea. Arteak eta diseinuak artilearen potentziala esploratzeko aukera ematen digute, teknika eta ezagutza artisauen bidez “.

Etorkizuneko ikuspegi horrekin, Mutur Beltzetik adierazten dugu a”rtile horrekin egindako produktuak erosteak Karrantza Haraneko abeltzaintzari eusten laguntzen duela, espeziea desagertzetik salbatzen laguntzen duela, paisaia babesten duela eta tokiko merkataritza indartzen duela, ekonomia zirkularra sortuz, artzainei prezio altua ordaintzen diegulako beren artileagatik”.