Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, María Jesús San Josék, astearte honetan Máximo Casadoren erailketa gogoratu du. Casado Iruña-Okako espetxeko langilea zen, eta ETAk hil zuen gaur 24 urte. Horrez gain, bere konfiantza adierazi die “lehen terroristen jomugan zeudenei eta gaur hiltzaileen eskubideetaz arduratzen direnei”.
Hiru euskal espetxeetako zuzendariekin izandako bileran, sailburuak konfiantza adierazteko bidea izatea nahi duela esan du, “euren lanak gizartean errekonozimendua ez duen garaiotan, alde batzuetatik zalantzan jarria ere baden garaiotan”.
María Jesús San José Justizia sailburuorde Alfonso Gómezekin, Espetxeetako aholkulari juridiko Inés Soriarekin eta Justizia zuzendari Chema Bastosekin batera egon da. Sailburuak eztabaida politikoan paradoxa dagoela azaleratu du; izan ere, ezjakintasuna dago espetxe barruko benetako funtzioen inguruan, “Konstituzioko oinarri den birgizarteratze osoa lortzen laguntzea eta euren eskubideak gauzatzea”, hain zuzen ere.
“Funtzio horrek, Casado bezalako pertsonen irudiak gogorarazten digunez, bere garaian terroristen jomugan jarri zituen. Gaur, azken horien eskubidek gauzarazten dituztenean, beste alderdi batzuetatik zalantzan jartzen dira. Eta egiten dutena, bai lehen eta bai orain, bizikidetzaren alde euren zatia betetzea da”, azpimarratu du.
Hori dela eta, San José sailburuak bereziki eskertu die euren lana “euren bokazioari eutsi zietenei, presio terrorista izan arren, eta gaur ere hor dihardutenei, hirugarren sektorearekin eta Administrazio guztekien lankidetzan”.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 22an