Effium startupa, “Culinary Action! On the Road” Rotterdam geldialdiko irabazlea

0

Effium (Herbehereak), gas sukaldeetarako errendimendu handiko zartaginen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako foodtech startupa, berrikuntzan eta iraunkortasunean oinarrituta, Culinary Action!-en bigarrengo geldialdiaren irabazle aukeratu dute. On The Road leihaketaren bigarren geldialdia Rotterdamen antolatu da, foodtech startup-ei zuzendutako nazioarteko ekintzailetza-programa, Cambridge Innovation Center (CIC) tokian tokiko kidearekin batera Rotterdamen duen egoitzaren bidez.

Asier Alea Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariak, eta Joyce Kornet-Vreugdenhil CIC Rotterdameko General Managerrak eman diote hasiera jardunaldiari. “On The Road lehiaketa ekosistema ezberdinetako ekintzaileak eta adituak ezagutzeko eta haiekin konektatzeko helburuarekin sortu zen. Lau edizio hauetan zehar, ideien trukea, elkarren babesa eta profesionalen arteko lankidetza sustatzen dituen komunitate sendo bat eraikitzea lortu dugu, foodtech arloan berrikuntza eta hazkundea bultzatuz”, adierazi du Aleak.

“Landatzen den hori garrantzitsua da,” adierazi du Thomas Uljeek, Tomasu artisau soja startup-eko ko-fundatzaileak, ‘Food Tech Scene in Rotterdam’ izeneko aurkezpenean. Uljeek ikusleei bere proiektuaren hasiera eta eboluzioa, baita Tomasuren arrakastaren atzean dauden erronkak eta gakoak ere partekatu ditu

Jarraian, Raquel Martin, GOe–Gastronomy Open Ecosystemeko proiektu kudeatzaileak, Basque Culinary Centerreko proiektu estrategikoaren gakoak azaldu ditu: publikoarentzat irekia den berrikuntza gune bat, ikasleen, ekintzaileen, ikertzaileen, enpresen eta komunitatearen artean lankidetza sustatzen duena.

Unileverreko Renate Jacobs, Earthstar Investments-eko Managing Partner Maria Tapia, Sodexoko Culinary Community-ko sukaldari Martijn van Vliet eta Fooditive Group-eko CEO Moayad Abushokhedim, ‘FoodTech-en Iraunkortasuna’ izeneko mahai-inguruan parte hartu zuten. Saio honetan, sektoreko profesionalen arteko sinergiak eta konexioak sortzearen gaineko gaiak aztertu zituzten, komunitatea indartzeko eta etorkizuna eraikitzeko.

Sektoreko hainbat profil bildu ditu ekitaldiak: ekintzaileak, inbertitzaileak eta agritech sektoreko adituak. Urriaren 24an antolatutako Rotterdameko geldialdi honetan parte hartu duten startupek –Effium, MUCHgroup, Agriknow eta Ingredy– beren proiektuak aurkeztu dituzte adituen epaimahai baten aurrean. Epaimahaia hauek osatu dute: Asier Alea, Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendaria; Leslie Vreugdenhil, Giraffe Fresasroffee enpresako zuzendaria; Martijn van Vliet Sodexoko Culinary Communityko arduraduna, eta Yasmina Khababi Freshtableko zuzendaria.

«Askotan esaten da suak piztu denean ez dela sukaldatzen hasten, baizik eta ekoizleak haziak landatzen dituenean; eta hau jada aldatzen ari da adimen artifizialaren etorriarekin,” hasi du Eneko Axpek, doktore fisikaria eta Basque Culinary Center-eko lankidea, «AI, Farm to Fork» izeneko aurkezpenean. Axpek azaldu du adimen artifiziala (AI) gastronomia iraultzen ari dela, hainbat eskualde mapatzeko aukera ematen duelako, eta horrek landareen optimizazioa errazten du. Horrez gain, AIk jakien genetika hobetzen du, horiek kalteberatasunarekiko eta klima aldaketarekiko erresistenteagoak bihurtuz. Teknologia honen aspektu bereziki berritzailea sukaldean duen aplikazioa da, non sukaldariek aurrerako teknologia hau erabiltzen duten plater aurreratuak sortzeko. Horrela, AIk ez du soilik zapore eta testuraren diseinua eragiten, baizik eta elikagaien banaketa optimizatzen du, gastronomiarekin dugun harremana berriz definituz.

Azkenik, Hazi Fundazioko proiektu-teknikari Oihane Gonzálezek Euskadiko foodtech ekosistema aurkeztu du, «Basque Country Ecosystem» izenburupean. Euskadiko elikaduraren balio-katea nabarmendu du, bai eta ekosistema koordinatua ere, zeinak aukera ugari eskaintzen baitizkie Culinary On The Road! programan parte hartzen duten enpresei. eskualdean kokatu nahi dutenak. Aukera horien artean daude laguntza-programak, talentu espezializaturako sarbidea eta Euskadik ordezkatzen duen Culinary Nation gisa sendotzeko apustu sendoa.

Hurrengo txapelketak azaroaren 6an Tokion, azaroaren 19an Bareinen, 2025eko otsailean Londresen eta 2025eko martxoaren amaieran Bostonen izango dira. Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleek ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzeko aukera izango dute, 20 orduz, BCC Innovation Basque Culinary Centerreko Gastronomiako zentro teknologikoan. Gainera, denbora horretan, startupek Basque Culinary Center eta GOe-ren ekosistemako adituen eta aholkularien sarerako sarbidea izango dute, eta hainbat motatako laguntza jasoko dute, hala nola zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, network edo tokiko ekosisteman lur hartzeko laguntza.

Azkenik, tokiko sei startup finalistak final handi batean lehiatuko dira. Finala 2025eko apirilean izango da, Donostian, eta herrialde bakoitzeko irabazleak aurrez aurre jarriko dira. Finalean, “On The Road” ekimenaren laugarren edizioko startup irabazlea aukeratuko da, eta startupen inkubagailuan sei hilabetez egoteagatik sarituko da. Horrez gain, 25 orduko txartel gehigarri bat emango da ikerketa teknologikoko proiektuetarako.

Rotterdam geldialdiko startup parte-hartzaileak

Effium teknologia irtenbideak garatzen ari da elikagaien ekoizpen eta hornidura kateen efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko. Haien ikuspegia berrikuntza aurreratuak aprobetxatzea da hondakinak murrizteko eta elikagaiekin lotutako prozesuak optimizatzeko.

MUCHgroup elikagaien ekoizpena iraultzea du helburu, irtenbide elikagarri jasangarriak garatuz. Elikagaien zirkularraren irtenbideetan eta elikagaien hondakinak erabiliz nutrizio-produktu berriak sortzen jartzen dute arreta, sistema elikagarri jasangarriago baten alde egiten.

Agriknow nekazaritza teknologiaren irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu, nekazariei eta nekazaritza-enpresei datuetan oinarritutako informazioa emanez, uzta kudeaketa hobetzeko, efizientzia handitzeko eta errendimenduak optimizatzeko adimen artifiziala eta zehaztasun nekazaritzako teknikak erabiliz.

Agriknow  kontsumitzaile zein enpresentzat errezeta sortzeko prozesua sinplifikatzera bideratutako plataforma digitala da. Haien aplikazioak erabiltzaileei errezetak sortzea, gordetzea eta partekatzea ahalbidetzen die, aldi berean osagaien jarraipena eta elikagaien ordezko aukerak eskaintzen ditu, erabiltzaileei elikadura osasuntsuagoak eta jasangarriagoak egiteko erabakiak hartzen lagunduz.

Culinary Action!

Culinary Action! Basque Culinary Centerren eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekintzailetza gastronomikoko programa da, Haziren bitartez. Culinary Action! gastronomiako eta elikadurako ekintzailetza eta negozio berriak sustatzen ditu. 2014tik gune berean erakartzen ditu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria, eta gizartea, gastronomiaren sektorean benetako eragin sozioekonomikoa eragiteko. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du, elikadura-sistemari erronka egiten dioten startup eta proiektu jasangarriak sustatuz, hala nola foodtech, restech eta agrotech.