Gizarte Ekonomiako zuzendaritzak Korsikako ordezkaritza bat hartu du

0

Euskadin gizarte ekonomiari buruz martxan jarritako politika publikoak izan dituzte ardatz bileran

Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diaz Arsuagak Korsikako gobernuaren ordezkaritza bat hartu du gaur eguerdian, Bianca Fazi Osasun sailburu exekutiboa buru zela, Eusko Jaularitzaren egoitzan, Lakuan.

Korsikako ordezkaritzaren nahia Euskadin gizarte ekonomiari buruz ezarritako politika publikoak ezagutzea da; hala nola, 2021-2024 Gizarte Ekonomiako Sail arteko Plan Estrategikoa, enplegua sustatzea bilatzen duena enpresa ekimenak sustatuz, langileak prestatuz eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboen enplegagarritasuna hobetuz. Gizarte ekonomiako enpresak bultzatzeko eta indartzeko laguntza programen xehetasunak ere jakin nahi izan dituzte.

Politika horiek islatzen dute Eusko Jaurlaritzak ekonomia sozialarekin duen konpromisoa, garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa. Bilera egin dute 2021ean Euskadik eta Korsikak sinatutako Lankidetza Memoranduma dela eta. Erakundeetako, ekonomiako eta osasun arloko eragileak ari dira egiten bisita Euskadira.