Jorge Garbisu eta Ioseba Terreros, Zornotzako Lehenengo «Zaldialdia» zaldi-azokan eta Ozaetako «Lautada Egunean»

0
  • Zornotzan, lau Federazio eta Elkartek antolatuta
  • Arabako herrian eskualdeko ekoizle, artisau eta artistei laguntzea

Urriko azken igandeak euskal lurraldeetan lehen sektoreko azoka eta jardunaldi ugari egiteko balio izan du, hala nola Zornotzako (Bizkaia) Lehenengo Zaldialdia zaldi-azoka eta Ozaetako (Araba) Lautada Eguna. Horietan parte hartu dute Jorge Garbisuk eta Ioseba Andoni Terrerosek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak.

Lautada Eguneko agertokian bertako ekoizleak, artisauak eta Ekialdeko Lautadako artistak izan dira. Zornotzako herriak, bestalde, azkenaldian goraka doan zaldi-sektorearen aberastasuna azaldu du. Lehen sektoreko profesionalek eta zaleek kirol-zaldien, Euskal Herriko arraza autoktonoen, pottoken eta Enkarterrietako astoen lagin bat ezagutu dute.

Jorge Garbisuk dioenez «hau azoka berri bat da. Sektorean eskatzen zen zerbait. Hurrengo edizioek zaldi-sektorea indartzeko balioko dute. Baita herritarren artean zabaltzeko ere.