Korsikako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du zahartzearen arloko euskal erakunde eta entitateen politikak eta baliabideak ezagutzeko

0
PRUEBA
  • Korsikak eta Euskadik aldebiko harremanen eta lankidetzen garapena bultzatzeko 2021ean sinatu zuten Lankidetza Memorandumaren harira antolatutako bisita da
  • Korsikako Kolektibitateko arduradunek, uharteko erakunde ekonomikoek eta arreta soziosanitarioaren arlokoek lau eguneko egonaldia egingo dute
  • Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren, Osasun Sailaren eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arduradunak Lakuako ordezkaritzarekin bildu dira

Korsikako gobernuko (Korsikako Kolektibitatea) ordezkariek, erakunde ekonomikoetako kideek eta uharteko arreta soziosanitarioaren arlokoek Euskadi bisitatuko dute aste honetan. Zahartzeari arreta emateko euskal erakundeak eta hirugarren sektore sozialeko erakundeak garatzen ari diren politikak eta baliabideak ezagutzera etorri dira. Bisita gaur hasiko da, Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin Gasteizko egoitzan egin diren bilerekin, eta ostegunera arte iraungo du. Lau egun horietan, Korsikako ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu hiru lurraldeetako baliabideak.

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosak egin dio ongietorria Korsikako ordezkaritzari, Korsikako Kolektibitateko Osasun arloko arduradun eta kontseilari exekutibo Bianca Fazi buru dela, Kolektibitateko Presidente Gilles Simeoni ordezkatuz. Korsikako eta Euskadiko gobernuek alde biko harremanen eta elkarlanen garapena bultzatzeko 2021ean sinatu zuten Lankidetza Memorandumaren harira antolatutako bisita da hau. Oraingo honetan, populazioaren bizitza-luzerari erantzuteko Euskadin lantzen ari diren politikak dira Korsikako eragileen interesgunea.

Lehenengo topaketak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan izan dira. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ezaugarriak aurkeztu dizkio ordezkaritzari bi orduz, baita proiektu zehatz batzuk ere. Ondoren, Osasun Sailak arreta soziosanitarioa azaldu du, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak ekonomia soziala jorratu du. Gaur landaren, itsasertzaren eta elikagaien garapenerako Eusko Jaurlaritzaren HAZI fundaziora bisita egingo da.

Bihar eta asteazkenean ordezkaritza Bizkaira joango da, eta bertan Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko baliabideak ezagutuko dituzte, besteak beste Leioako egoitza-zentroa. Bestetik, gizarte-erakundeekin eta adinekoen elkarteekin bilduko dira, haien artean Agintzarai, Helduak Adi, Nagusiak edo Bizitzen. Ostegunean Donostiaren txanda izango da, Matia eta Hurkoa fundazioak bertatik bertara ezagutzeko.

Korsikako ordezkaritza:

KORSIKAKO GIZATALDEA (Gobernua):

  • Bianca Fazi – Korsikako Kolektibitatearen Osasuneko arduradun eta kontseilari exekutiboa.
  • Claire-Cécile Carlotti – DAEMRIPCko zerbitzuburua (Europako, Mediterraneoko, Nazioarteko Harremanen eta Kontratupeko Programen Zuzendaritza) Korsikako Kolektibitatean.
  • Marie Cianelli – Autonomia (pertsonalaren) Zuzendaritzaren burua Korsikako Kolektibitatean.
  • Sylvie Campana – Autonomia, Osasun eta Gizarte Gaien Zuzendaritzako zuzendari albokoa Korsikako Kolektibitatean.
  • Florence Baccelli – Ekonomia Sozial eta Solidarioa misio pilotuaren arduraduna, Korsikako Kolektibitatearen Osasun Zuzendaritza Nagusia.

KORSIKAKO ERAKUNDE EKONOMIKOAK:

  • Marilyne Antonetti – Ekonomia Sozial eta Solidarioko gaien arduraduna, Korsikako Garapen Ekonomikorako Agentzia – ADEC.
  • Julie Paganelli – Ekonomia Sozial eta Solidarioko gaien arduraduna, Ekonomia Sozial eta Solidarioko Eskualdeko Ganbera – CRESS.

KORSIKAKO ARRETA SOZIOSANITARIOAREN EREMUKO ERAKUNDEAK:

  • Bernard Ottaviani – Mutuelle de la Corseko zuzendaria.
  • Gwladys Brient – Hospitalisation à Domicile – HAD misioaren arduraduna.
  • Evelyne Dieghi – ADMR2A(Etxez etxeko laguntza landa-ingurunean) misioaren arduraduna.
  • Gerald Simon Jean – Corse Aide à la Personne – CAPeko zuzendaria.
  • Jean-Michel Miniconi – Gérontopôle di Corsicako zuzendaria.
  • Samantha Loez – Sud Corse Domitle misioaren arduraduna.