Perez Iglesias sailburuak Euskadiko errealitate zientifikoa ezagutzera etorri den Galiziako ordezkaritza bat hartu du

0

Hiru egunez, Galiziako Xuntako, unibertsitateetako eta hainbat ikerketa-eremutako 30 bat ordezkarik Euskadiko hainbat ikerketa-zentro bisitatuko dituzte.

FEUGAk (Galiziako Unibertsitateko Enpresa Fundazioa) antolatuta, bisitak Eusko Jaurlaritzak 2017tik bultzatutako Unibertsitatea+Enpresa Estrategiaren ezaugarriak ere jorratuko ditu.

Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak harrera egin dio gaur goizean hiru egunez Euskadi bisitatu eta bertako errealitate zientifikoa ezagutzera etorri den Galiziako ordezkaritzari. Galiziako Xuntako Unibertsitateen idazkari nagusi José Alberto Díez de Castro eta Galiziako hiru unibertsitateetako errektoreordeak buru direla, unibertsitate eta ikerketa arloko 30 bat profesionalek euskal unibertsitate-ekosistemaren ezaugarri nagusiak, antolamendua eta jardunbideak ezagutuko dituzte. Hiru eguneko egonaldian, Galiziako ordezkaritzak BERC zentroak (Eusko Jaurlaritzari atxikitako oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketa-zentroak) bisitatuko ditu, hala nola, Biofisika Institutua, Achúcarro, BCBL, CIC nanoGUNE, CIC bioGUNE edo Tecnalia zentroak, besteak beste. Gaurko lehen bisitan, sailburuarekin batera, Adolfo Morais Ezquerro Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuordea izan da.