Andoitz Korta Industriako sailburuordea Muruetako ontziolaren «Bermeo NM» ontziaren uretaratzean izan da

0
PRUEBA

Muruetako Ontziolak «Bermeo NM» kargaontzia uretaratu du, egoitza Bilbon duen MAAS armadorearentzat. Propultsio diesel-elektrikoa duen itsasontzi berriak azken belaunaldiko baterien teknologiaz hornituta dago. Hori esker, isuririk gabeko eragiketak egiteko ahalmena du, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztuz. 2025eko bigarren hiruhilekoan entregatuko den ontzi hori Muruetaren 332. eraikuntza da.

Teknologikoki aurreratuak eta berrikuntza-osagai handikoak diren ontziak diseinatzeko apustua sendoa egin du ontziolak, eta «Bermeo NM» horren adibide argia da. «Made in Euskadi» puntako teknologiaz hornituta, Muruetaren ontzi berriek eraginkortasun energetikoa eta erregai berrien erabilera ahalbidetzen dute. Erandioko ontziolaren instalazioetan egindako uretaratze-ekitaldian Andoitz Korta Industria sailburuordea izan da.