Lanbidek 2,3 milioi pasatxo gehiago bideratuko ditu Enplegu Zentro Berezietan kontratatutako desgaituen lanpostuak mantentzeko laguntzetara

0

71,7 milioi euroko deialdiaren xedea da ia 11.000 pertsonaren soldata-kostuak finantzatzea

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 2,3 milioi euro pasatxo gehiago bideratuko ditu Enplegu Zentro Berezietan kontratatutako desgaituen lanpostuak 2025. urtean mantentzeko laguntzetara. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 71.712.750 eurokoa izango da.

Honela, 90 Enplegu Zentro Bereziren dirulaguntza-eskariak bete eta, ondorioz, 10.928 pertsonaren soldata-kostuak finantzatu nahi dira. Diru-laguntza altan emanda eta enpresan lanean ematen duten denborarako emango da.

Lanaldi osorako kontratatutako pertsonen kasuan, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 50 lagunduko da diruz eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen kasuan % 55 ordainduko da –% 60 emakumea edo 45 urtetik gorakoa bada–.

Desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonatzat hartzen dira garun-paralisia, gaixotasun mentalen bat, desgaitasun intelektuala edo autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonak, baldin eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badute, eta desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonak, baldin eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badute.

Dirulaguntzak eskatzea

Dirulaguntza urtez urte eskatuko da, hau da, soldata-kostuak abenduaren 1etik 31ra arte estaltzeko. 2024. urtean zehar 85 Enplegu Zentro Berezik jaso dute laguntza hau eta Lanbidek, batez beste, 10.637 pertsonaren kostuak finantzatu ditu (3.790 emakume tartean).

 

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a