Lehendakariak “egunez egun gero eta Globalagoa den Euskadi” baten aldeko apustua egiten du

0
  • Imanol Pradales Bilboko Kidego Kontsularrak bere urteurrena ospatzeko eskainitako harrerara bertaratu da
  • “Euskadik inbertitzen jarraituko du, talentua, enpresa egitasmo berriak eta nazioarteko biltzarrak, ekitaldiak eta bisitariak erakartzeko” –baieztatu du

Lehendakaria Bilbon akreditatutako Kidego Kontsularrak bere urteurrena ospatzeko gaur arratsalde-iluntzean Guggenheim Museoan antolatutako harrera-ekitaldi diplomatikora hurbildu da.

Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkie harrera ekitaldira hurbildu diren Kidego Kontsularreko ordezkariei eta euren aitzindariei. Era berean, batzuei eta bestei urte hauetako ekarpena aitortu die. Lehendakariaren ahotan, “herri gisa, munduan ikusgarritasuna eta erakargarritasuna erdietsi nahi ditugu”, hori horrela izanik, “Euskadik inbertitzen jarraituko du, talentua, enpresa egitasmo berriak, eta nazioarteko biltzarrak, ekitaldiak eta bisitariak erakartzeko” –gaineratu du Imanol Pradalesek.

Ildo beretik, Lehendakariak berriz ere nabarmendu du gaur egungo munduaren testuingurua “hain konplexua” izanik, Eusko Jaurlaritzak “egunez egun gero eta Globalagoa den Euskadi” baten aldeko apustua egiten duela; horretaz gain, baieztatu duenez, “mundu hobe baten alde, gure ekarpen txikia egiten jarraituko dugu, diplomaziaren bidez, demokrazia irmoki defendatuz eta mundura irekiz”.