Lehendakariak: “Ez zait Arartekoa baino pertsona hoberik bururatzen, politikari ospe ona emateko”

0
PRUEBA

Imanol Pradalesek Gasteizen izaten ari diren Herriaren Defendatzaileen Koordinazioari buruzko XXXVII. Jardunaldiak inauguratu ditu

Imanol Pradalesek gaur Gasteizen Goiuri Jauregian izaten ari diren Herriaren Defendatzaileen Koordinazioari buruzko XXXVII. Jardunaldiak inauguratu ditu. Jardunaldi hauetan administrazio egokia sustatzeko defendatzaileen lana aztertuko da.

Imanol Pradalesek gogorarazi duenez, Herriaren Defendatzaileak Suedian du jatorria, zehazki, XIX. mendean, eta, jatorrian, botere publikoen erabaki bidegabeak, abusuak eta akatsak aztertzea zen bere funtzioa. “Gobernuaren ekintza hobetzea zen bere helburua, horrela, administrazio garden eta irekiagoa lortzeko”, adierazi du Pradalesek.

Lehendakariaren ahotan, “Garai nahasiak bizitzen ari gara, mundu osoko demokrazietarako. Demagogiaren eta populismoaren uholdea indarra hartzen ari da, eta ikusten dugu, apurka-apurka, guztion artean eraiki ditugun babes-hesiak apurtzen ari dela. Demagogia populistak demokrazia hondatzen du. Konponbide sinplistak proposatzen ditu arazo konplexuetarako”.

“Horren aurrean demokrazia da erantzuna: gardentasuna bermatzea. Parte-hartzea zabaltzea. Gure erakundeak, gure komunitate politikoa eta gure kultura demokratikoa indartzea”, gaineratu du.

Lehendakariak gogora ekarri du bere ibilbidearen hasieran “Euskadin jarduera politiko eredugarria izatearen aldeko Ituna” proposatu zuela.  Bere aburuz, “politika ulertzeko modu hau elikatu behar dugu, eredugarriak izan behar dugu, eta konfiantza finkatzen duten oinarriak ezarri: Zintzotasuna, Begirunea, Zerbitzu publikorako bokazioa, Leialtasuna, Denon onuraren bilaketa edo Gardentasuna”.

Pradalesen ustetan, garrantzitsua da politikari izen ona ematea, eta horretarako eredugarriak izatea proposatzen du. Hori horrela, honakoa adieraziz bukatu du: “Ez zait Arartekoa −Herriaren Defendatzailea− baino figura hoberik bururatzen. Pertsona batek sistema instituzionalak behar bezala jardun ez duela sentitzen badu, orduan, berme hori da zabalik dagoen azken atea. Zalantzarik gabe, erantzukizun ikaragarria da, eta, Jardunaldi hauen hastapenetan, hori guztia eskertu eta aitortu egiten dugu”.