Lehendakariaren adierazpenak Valentzia jotzen ari den DANAren inguruan

0

Imanol Pradales Lehendakariak elkartasuna adierazi dio Valentziako Erkidegoari, egunotan lurraldea gogor astintzen ari den DANAren ondorioak direla eta. «Horrelako drama baten aurrean, nire elkartasuna adierazi nahi dut, batez ere biktimekin eta haien familiekin, haiek baitira DANA honen ondorio gogorrenak jasaten ari direnak».

Elkartasunaz gain, erreskate lanetan laguntzeko baliabide materialak ere eskaini ditu Lehendakariak. «Valentziako Generalitateko agintariekin harremanetan gaude, eta jadanik bi helikoptero ditugu Valentziara erreskate lanetan laguntzeko prest. Euskaditik larrialdiko beste baliabide batzuk ere prestatzen ari gara, Valentziako Erkidegoaren eskura jartzeko. Gure jarrera eta elkartasuna erabatekoa da. Gure esku dagoen guztia izango dute», adierazi du Pradalesek.