Euskadi Berria estrategiari laguntzeko egokitu da Lehendakaritza

0
PRUEBA

Lehendakaritzak bere egitura berritu du zeharkako proiektu eta politika publikoen koordinazioa eta trakzioa optimizatzeko, Euskadi globalaren estrategia indartzeko, berrikuntza soziala sustatzeko, etorkizuneko Euskadi diseinatzeko gaitasunak garatzeko, eta, Emakunderen bitartez, berdintasun-politikak sustatzeko

Mikel Iriondo Koordinaziorako eta Gizarte Komunikaziorako idazkari nagusiak agerraldia egin du gaur, Legebiltzarreko Ogasun eta Finantza Batzordearen aurrean, Aurrekontuen Lege Proiektuan aurreikusitako Lehendakaritzako kontuen xehetasunak eskaintzeko. Proiektu hori onartu zuen Gobernu Kontseiluak joan den asteartean, urriaren 29an. Iriondok Ander Caballero-Europar Batasuneko eta Kanpo Ekintzako idazkari nagusia- eta Ion Muñoa-Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako idazkari nagusia- lagun izan ditu aurkezpenean.

Azaldu dutenez, Lehendakaritzak antolaketa egitura berritu du, nagusiki bost helbururi erantzuteko: zeharkako proiektu eta politika publikoen koordinazioa eta trakzioa optimizatzea, kanpo harremanen eta Euskadi globalaren estrategia indartzea, herritarrekin harremanak izateko moduak aldatzea eta berrikuntza soziala sustatzea, etorkizuneko Euskadi diseinatzeko gaitasunak garatzea, eta, Emakunderen bitartez, berdintasun politikak bultzatzea.

Helburu horiek kontuan hartuta, Lehendakaritzaren antolakuntza- eta funtzio-esparru berria honako hauek osatuko dute: Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako Idazkaritza Nagusiak, Gizarte Komunikazio eta Berrikuntzarako Idazkaritza Nagusiak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadi Berria ordezkariak. Gainera, Lehendakaritzan Emakunde Institutua eta eLankidetza-Lankidetzaren Euskal Agentzia daude atxikita.

Guztira, 95.572.000 euroko aurrekontua aurreikusi du Lehendakaritzak datorren urterako. Zatirik handiena, %58,3, eLankidetza-Elkartasunerako Euskal Agentziari dagokio, 55.721.110 eurorekin. Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko Idazkaritza Nagusiak 13.376.590 euroko aurrekontua du esleituta; Koordinaziorako eta Proiektu Estrategikoetarako Idazkaritza Nagusiak 9.507.624 euroko aurrekontua du, eta, azkenik, Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiak 9.066.786 euro ditu esleituta. Legegintzaldi honetan Lehendakaritzaren aterkipera itzuki den Emakundek 7.899.890 euroko diru-partida du.