Euskadik lurreko baliabideak bidaliko ditu Valentziara, berreskuratze-lanetan laguntzeko

0
PRUEBA

Euskadiko erakundeek lurreko baliabideak bidaliko dituzte Valentziara, DANAk kaltetutako pertsonei eta urak hondatutako eremuetan berreskuratze-lanetan laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Euskadiko udalek hasiera-hasieratik erakutsi dute prest daudela aireko eta lurreko baliabideak bidaltzeko kaltetutako eremuetara. Horretarako, etengabeko komunikazioa dute Valentziako Generalitatearekin, beharrezko laguntza bidaltzeko beharrak zehazteko zain. Helburua, hasiera-hasieratik, modu koordinatuan lan egitea izan da, herritarrek erakutsitako elkartasuna ahalik eta modu antolatu eta eraginkorrenean bidera dadin.

Valentziako Generalitateak, larrialdi-zerbitzuen bitartez, gaur jakinarazi du beharrezkoa dela hustubide-ponpak izatea, garajeetan eta, batez ere, estoldetatik pilatutako ura atera ahal izateko. Hala, euskal erakundeek erantsitako dokumentuan bildutako baliabide materialak eta giza baliabideak bidaliko dituzte Valentziara.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, modu koordinatuan lan egiten jarraituko dute Valentziako Generalitateak datozen ordu eta egunetan zehazten dituen beharrei erantzun ahal izateko.