Aurten umore onez konektaturko gara, “maskarak” kendu eta lidergo partekatu bat berreraikitzeko emakume ekintzaile, kontziente eta inkontziente gisa.
Emakume ekintzaileen sarea zazpigarren edizioarekin dagor, umorez jantzitako lidergo (in)kontzientea ardatz gisa hartuta.
Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu: lehena, azaroaren 14an, online saio batekin, 12:30etik 14:00etara; eta bigarrena, azaroaren 30ean, larunbata, jardunaldi parte-hartzaile batekin, Impact Hub Donostian, 10:15etik 17:30era.
Txosten, tailer eta networking praktika inspirazionalak izango ditugu lidergoaren kontzeptu tradizionala deseraikitzeko eta geure jatorrizko estiloak esperimentatzeko. Patroiei atseden hartzen uztera gonbidatzen zaitugu, zure esentzia ekintzailearekin konektatzeko eta zure potentzial handiena askatzeko. Aurten umore onez konektaturko gara, “maskarak” kendu eta lidergo partekatu bat berreraikitzeko emakume ekintzaile, kontziente eta inkontziente gisa.
Impact Hub Donostian emakume profesionalen sare hau indartzera bideratuta jarraitzen dugu, baterako sorkuntza sustatzeko eta eragin positiboa duten negozio-ereduak garatzeko ilusioarekin…