Ekonomia, Lan  eta Enplegu eta Justizia eta Giza Eskubideen sailen egitura berriak onartu dira

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eta Justizia, eta Giza Eskubideak Sailaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituzten dekretuak. 

Ekonomia, Lan eta Enplegu 

Gaurko Gobernu Kontseiluak Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretu berria onartu du. Sail honek hiru sailburuordetza ditu: Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza, eta Enplegua eta Inklusioa.

Era berean, gainerako arloei behar duten laguntza emateko, eta gobernuko beste sail batzuekin eta beste administrazio publiko batzuekin egin beharreko jarduerak planifikatzeko eta koordinatzeko, bigarren Lehendakariordearen mende daude zuzenean Zerbitzu Zuzendaritza, Kabinete Zuzendaritza eta Komunikazio Zuzendaritza.

Ekonomia Sailburuordetza, Ekonomia Zuzendaritza eta Plangintza eta Egiturazkoak ez diren Funtsen Zuzendaritza. Sailburuordetza hau gobernuaren politika ekonomikoaren plangintzaz arduratzen da, hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegua bultzatzeko. Halaber, ikerketa, koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoaren arloa dagokio, bai eta Europako Suspertze eta Erresilientzia Funtsen koordinazioa, jarraipena eta informazio-sorkuntza ere.

Bestalde, Laneko eta Gizarte Segurantzako Sailburuordetzak bi zuzendaritza ditu: Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza eta Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza. Sailburuordetza hau lan-harremanen, gizarte-ekonomiaren (kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa) eta enpresen gizarte-erantzukizunaren eta Gizarte Segurantzaren arloko lan-arloko legeria betearazteaz arduratzen da.

Azkenik, Enplegu eta Inklusio Sailburuordetzak bi zuzendaritza ditu: Enplegu Zuzendaritza eta Inklusio Zuzendaritza. Sailburuordetza horri dagozkio enplegu-politikak eta lanerako prestakuntza, hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Sailak lanbide-heziketaren arloan esleituta dituen zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-eginkizunak, bai eta Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzkoak ere.

Halaber, Eustat-Euskal Estatistika Erakundea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sail horri atxikita daude, baita ere, Euskal Estatistika Batzordea, Euskal Estatistika Kontseilua, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta bere lurralde-bulegoak, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua, Gizarte Elkarrizketarako Mahaia, Enpleguaren Euskal Foroa, Inklusiorako Euskal Kontseilua eta Inklusiorako Erakunde arteko Batzordea. 

Justizia eta Eskubideak 

Justizia eta Giza Eskubideen Saileko egitura Dekretuak egiturak lautzeko jasotako adierazpenari erantzuten dio eta, karguei dagokienez, Lehendakariak joan den uztailean sinatutako arloen Dekretuaren arabera dagokiona da.

Bi Sailburuordetza ditu, Justizia eta Giza Eskubideak, Memoria eta Bizikidetza. Era berean, arlo espezifikoei jarraituz, Zuzendaritzaka banatzen da.

Horrez gain, Sailburuarekiko zuzeneko hirerarkia-mendekotasuna duten organoak ere badaude, hala nola, Kabinete eta Komunikazioko Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Justizia Sailburuodetzari dagokionez, honako hauek dagozkio: Botere Judizialarekin harremana duten sailaren eskumenak gauzatzea;  funtzionamendurako beharrezko baliabidez hornitzea; Euskadiko espetxeak zuzentzea, gainbegiratzea, ekonomikoki eta administratiboki kudeatzea eta inspekzioak egitea;  adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzeko, notarioak eta jabetza-erregistroak izendatzeko eta, Justizia Administrazioaren eremuan, euskararen normalizaziorako oinarrizko araudian jasotako eskubideak bermatzeko..

Sailburuordetza horren organikoki mendekoak dira Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Justizia Digitalaren eta Azpiegituren Zuzendaritza, Justizia Zuzendaritza eta Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza. Azken hori sortu berria da,  aurreko administrazio-antolamendutik dekretu honetan onartzen den antolamendura igarotzea antolatzeko, Espetxeetako Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatu ondoren, arrazionaltasuna eta eraginkortasuna emateko haren betearazpenari eta euskal espetxe-ereduaren ezarpenari, bai eta giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketan espezializatzeko ere. Espetxeetako Zuzendaritza 2025eko urtarrilaren 1ean indarrean sartzea dago aurreikusita, LPZren ezarpena egokitzeko eta aurrekontu-urtera ere egokitzeko asmoz.

Era berean, gizarteratze arloa zuzenbide pribatuko Aukerak, Euskal Gizarteratzeko Elkargo ente publikoari dagokio. Elkargo hori Justizia eta Giza Eskubideen Sailari atxikita dago, Justizia Sailburuordetzaren bidez.

Bestalde, Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetza bakearen eta bizikidetzaren sustapen lanean arituko da, baita Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren planen garapen eta sustapenean ere. Institutu hori administrazioko erakunde autonomoa da, Justizia eta Giza Eskubideen Sailari atxikia, Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetzaren eskutik.

Organikoki mendekoa du Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetza Sailburuordetzak Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak.