ScrapAd euskal startup-a, Espainian inpaktua duen ekintzailetzaren TOP101 Aitorpenetan Euskadiren enbaxadore aukeratua

0
PRUEBA

Hondakinak errebalorizatzen dituen ScrapAd euskal startup-a Euskadiren enbaxadore hautatu dute Espainian inpaktua duten ekintzailetzaren TOP101 Aitorpenetan. Estatu-mailako aitorpena da, sortu berri diren enpresa-proiektu onenei balioa emateko eta ekintzaileen, enpresen eta administrazio publikoen arteko harremana bultzatzeko.  

‘TOP101 – Spain Up Nation’ gala astelehen honetan, azaroak 4, ospatu da Kordoban, Eskualde Garapeneko Agentzien Espainiako Elkarteak (Foro ADR) eta Berrikuntza Enpresa Nazionalak (Enisa) sustatuta. Bertan, hainbat autonomia-erkidegotan sortu berri diren enpresak aintzatetsi ziren; horien artean, Euskadi. 

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusi Aitor Urzelai arduratu zen zenbait euskal enpresen lana saritzeaz, eta autonomia-erkidego horri zuzendutako TOP101 saria eman zien. NX Technologies, Roseo Eólica, Powerfultree, Legit.Health eta Recircular dira. 

Gainera, lurralde bakoitzeko enbaxadoreak aukeratu ziren. Urzelaik aitorpen hori eman zion ScarpAd-i, Euskadiko gizartean eta ingurumenean duen eragin positiboa dela eta. Enpresak txatarra eta metal birziklagarriak erosi eta saltzeko plataforma bat eskaintzen du. Horrela, prozesu hori 125 herrialde baino gehiagotan sinplifikatzen du, enpresak eta materialak egiaztatzetik hasi eta logistika eta ordainketen segurtasuneraino, eta hondakinentzat aukera globalak bilatzen ditu. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.