Ibone Bengoetxea lehendakariordeak Bilbon egiten ari den Hizkuntzen Berdintasunerako Europako Sarearen Batzar Nagusian parte hartu du

0

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du gaur goizean ELEN (European Language Equality Network) Hizkuntzen Berdintasunerako Europako Sarearen Batzar Nagusia dela eta antolatutako jardunaldian.

Topaketak hizkuntza gutxituen normalizazioan politika publikoek duten garrantzia aztertzeko balio izan du, Euskadiren ikuspegitik eta Europako beste adibide batzuetatik. Bengoetxea lehendakariordeak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak esku artean duen erronka euskararen erabilera sozialean jauzi kualitatiboa ematea da. Horretarako, hainbat jarduera-eremu zerrendatu ditu, hala nola ezagutza bermatzea, aisialdian, lan-munduan, mundu digitalean erabilera sustatzea, edo oraindik hizkuntzarekin loturarik ez dutenak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko beharra. «Hizkuntza aniztasuna ere bada, eta bere sustapenaren alde lan egitea aniztasun handiagoaren alde lan egitea ere bada, eta, beraz, demokrazia gehiagoren alde», adierazi du lehendakariordeak.

Jardunaldi honen irekieran lehendakariordeaz gain, ELENeko presente Elin Haf Gruffydd Jones; ELENeko idazkari nagusi Davyth Hicks; Idurre Eskisabel Larrañaga, ELENeko presidenteordea eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia; Eider Inunciaga, Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako Sailen Zinegotzi Ordezkaria; eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura Eta Kirol Saileko Foru Diputatua izan dira.

Hizkuntza Berdintasunerako Europako Sarea edo ELEN (ingelesezko siglak: European Language Equality Network) gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde aktiboa da Europan, eta hizkuntza gutxituak, galtzeko zorian dauden hizkuntzak, hizkuntza koofizialak eta estaturik ez duten nazioetako hizkuntzak babesteko eta sustatzeko lan egiten du.