Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako

0

Gobernu Kontseiluak “Bitartez” deituriko deialdia onartu du. Ikerkuntza, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituak diren eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura eta gizarte arloko berrikuntza-proiektuei laguntzea du xede onartutako deialdiak.

Guztira 200.000 euroko diru partida bideratuko da deialdi honetara eta diruz lagunduko diren proiektuak honetarako lagungarri izan beharko dute:

  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Dirulaguntza jasotzeko proiektuak eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren hasiak eta 2025eko abenduaren 31ra bitartean gauzatutakoak izan beharko dute. Honez gain, kultura-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura edo musika). Bestalde, proiektu bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen

2024ko deialdian 21 elkarte eta kooperatibek jaso dituzte BITARTEZ laguntzak.